XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Arlo berean kontrako posizioan, sistemak
Lanari bere
Funtsezkoa da zeren konstanteki klaseen arteko gatazka planteiatzen duelako, utopia teknolojikoaren aurkakoa bilakatuz.
Egun ideologia sozialista gelditasun ahul batetan murgildua dago zeren ekoizpen bortxak dituen kolektibo terminoak suntsitzen ditu, hau da arazoaren irteera askatasun artesanalean ala kolektibitate olde baitatik liberazioan jarririk (helburu gabeko subjetibitatea).
Asmaketa-bortxak alienazioaren gorrotoa landu behar du, zeren generalki lan alienantea ekoizpen handina ematen duena da, hortaz lan-kapitalista ez onartzea suposatzen du.
Azkenaurreko kapituloa osorik partidu iraultzale batentzat oinarriaz hornitua dago, bere ezaugarri funtsezkoena mugimenduaren praktikarekin lotura ukanen du.
Azkenik gogorgo iraultzale baten beharra planteiatzen da, Negriren iritziz terrorearen aurrean ezta terrorea kontrajarri behar, denok badakigu proletargoak eztuela bonba atomiko bat nehoiz egingo.
Bortxakeria bere neurritik gehitzen duenak probokatzaile bat da, bortxakeria posibilitate suizida bat bezala botere kapitalistean aurkituko dugu.
Bortxakeriaren itxura eta edukia aztertu behar, sistemaren bortxakeria komunikabideetan azaltzen zaigu (hiztun demagojikoak, tv, e.a.) eta honen domeinua gehitzen doalarik edukiaren huskeria handitzen doa.
Proletargoaren ukapena ekoizpen bortxa eta antiinstituzional bortxa da, horren arabera razionalitatez betea sistemaren aurrean.
Hau izango litzateke liburu ttipi honen (proposamenez neurririk gabekoa) laburpen posible bat.
Italiko
Ezkertiarren ideial debateak ez daitezen ideial segi.